Arkaitz Fullaondo

Arkaitz Fullaondo

Euskal Herriko Unibertsitatea

Soziologoa eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikotik Doktorea, Lan Harreman eta Gizarte Langintzako Fakultatean irakasle eta Dekanoordea da. “Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza” graduondokoaren zuzendarikidea, Parte Hartuz Ikerketa Taldeko kidea eta Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren kolaboratzailea da.

Migrazio internazionalak ikertzen, hamabost urte baino gehiagoko esperientzia du, Ministerioko I+G hainbat proiektuetan eta Europa mailako ikerketetan parte hartu du. Gaiarekin erlazionatutako hainbat artikulu, kapitulu eta liburu argitaratu ditu. Bestalde, administrazio publikoarentzako gizarte zerbitzuekin erlazionatutako aholkularitza lanak egin ditu.  EHUn sartu aurretik, Tecnalia Research & Innovation eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Centro de Política de Suelo y Valoraciones ikerketa zentroetan lan egin du. Baita ere Amsterdam-eko Unibertsitatean eta Londreseko Architectural Association School of Architecture-n ikerketa egonaldiak egin ditu.

Reps-Bilbao