Vicente Marbán Gallego

Vicente Marbán Gallego

ALCALÁ DE HENARESEKO UNIBERTSITATEA

Ekonomian doktore da, eta irakasle titularra Alcalá de Henareseko unibertsitatean. Gaur egun Gizarte Politikak Ikertzeko Joaquín Costa- UAH taldeko kide da, bai eta Europar Batzordeko European Social Policy Network-eko (ESPN) Aditu Independenteen taldekoa ere. Revista Española del Tercer Sector aldizkariko zuzendari izan zen 2006 eta 2011 urteen bitartean.

Bere ikerketa-lanetan, gizarte-politikak eta ongizate-estatuaren erreformak ikertzen ditu, desgaitasunaren, dependentziaren eta hirugarren sektorearen arloetan.

Horrez gainera, Europako Batzordeko eta I+G+b Plan Nazionaleko zenbait proiektu eta kontratutan parte hartu du, eta proiektu aplikatuak egin ditu administrazio publikoarentzat eta hirugarren sektoreko erakundeentzat. Gaur egun, PECOTSAS proiektua zuzentzen du (gizarte-ekintzako hirugarren sektorearen gaineko ikuspegi konparatua autonomia-erkidegoetan), Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuneko Ministerioaren Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko eta Berrikuntzako Estatu Planak finantzatua. vicente.marban@uah.es 

Reps-Bilbao