Natxo Martínez Rueda

Natxo Martínez Rueda

Deustuko Unibertsitatea

Psikologian doktorea, eta Hezkuntza Berezian Masterra, Deustuko Unibertsitatean. Coaching Ontologikoan diplomaduna da.

Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Gizarte Pedagogia eta Aniztasuneko Departamentuko irakasle titularra da, eta Bilboko campusean irakasten du.

Gizarte Hezkuntzako Graduko irakasle da, eta ‘Gizarte Psikologia’, eta ‘Lana, Enplegua eta Gizarteratze Soziolaborala’ izeneko ikasgaietan eskolak ematen ditu. Aldi berean, Hezkuntza Bereziko practicuma koordinatzen du, eta irakasle gisa kolaboratzen du zenbait masterretan.

Haren lanak eta argitalpenak desgaitasunen bat duten pertsonen eta bazterketa-egoeran edo baztertuak izateko arriskuan dauden beste talde batzuen bizi-kalitateari eta gizarte- eta lan-inklusioari buruzkoak dira, eta hirugarren sektoreko entitateekin kolaboratzen du prestakuntza-, berrikuntza- eta ikerketa-programatan. Eusko Jaurlaritzak saritutako ‘Esku-hartzea: bizi-kalitatea eta gizarte-inklusioa’ izeneko ikerketa-taldeko kide da

Reps-Bilbao